XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Energia zinetiko honek sortzen duen erradiazio-energia, beheko formulak emango digu.

E = h y.

Biak berdinduz.

V.e = h y.

h eta e konstanteak direnez, zera ondoriozta daiteke berdintasun hauetatik: potentzial-diferentzia aldatu ahala aldatuko dela erradiazioaren frekuentzia.

c) X izpizko espektroak.

Katodoak igorritako elektroiek anodoko metalaren atomoekin talka egitean, hauetako asko ionizatu egiten ditu.

Ionizazio hau oskol elektronikoko elektroi baten espultsioa barne-geruzetan gertatzen da, elektroiek daukaten ahalmen sarkor handiagoagatik.

Espultsatutako elektroiak utzitako zuloa, energia altuagoko orbita gertuko elektroiak betetzen du.

Energia igortzen da prozesu honetan.

Honek utzi duen zulo berria, beste elektroi batek betetzen du.

Azkenak utzitako... eta honela jarraian orbita kanpokoenera iritsi arte.

Modu honetan atomo batek frekuentzia desberdineko X izpiak igor ditzake.

Elektroiek anodoarekin talka egitean bi espektro-mota ematen dituzte: bata jarraia (ez da ezaugarria) eta bestea ezjarraia; anodoa osatzen duen metalaren ezaugarria.

Espektro ezaugarritsu hauen lerroak serietan sailkatzen dira eta K, L, M, N... jatorria duten geruza elektronikoaren arabera letraz izendatzen dira.

Serie bakoitzeko lerroek erregulartasun miresgarria aurkezten dute, beroien frekuentzia zenbaki atomikoaren funtzio delako.

STOKES, GEORGE GABRIEL.

(Skreen, Sligo 1819 Cambridge 1903).

1849. urtean matematika-irakasle izendatu zuten Cambridge-n.

Joule-ren lanak aintzakotzat hartu zituen lehenengotakoa izan zen.

1845 eta 1850. urteen bitartean, fluido biskotsuen teoria lantzen aritu zen.

Ekuazio bat atera zuen (Stokes-en legea) esfera txikiak inguru biskotsutik grabitate-indarrez erortzen zirenean zuten abiadura kalkulatzeko.

Itsasuntziek uretan zehar duten erresistentzia neurtzeko ere erabiltzen da Stokes-en ekuazioa.

Fluoreszentzia, soinua eta argiaz ere arduratu zen.

1896. urtean, X izpiak erradiazio elektromagnetikoak (argiaren erradiazioen antzekoak) zirela esan zutenen artean lehenengotakoa bera dugu.